SARRERA




Euskal pilotako lehen jokamoldeak (joko-zuzenak) aristokraziak (nobleek eta kleroak)  praktikatu zituen lehen aldiz haien gaztelu, konbentu edota edifikazioetan. Oiartzunen ere hala gertatu zen.  Herri honetan, XVI-XVII. mendetan, garai hartan jokatzen ziren bote-luzea (gehienbat) eta laxoa praktikatzea debekatu zen kleroaren artean, izan ere, apaizek euskal joko hauek praktikatzean haien betebeharrak alde batera uzten zituzten. Denborak aurrera egin ahala, herritarren eta jende xumeenaren artean ere joko-zuzen hauekiko afizioa handitzen joan zen. Zaletasun hau hain handia zen, herritarrek jokatu ahal izateko toki publikoak eskatzen hasi zirela. 
Oiartzunen herriko plazan eta beheko plazan jokatu ohi zen, besteak beste. 1650ean, bote-luzeko partiduek izugarrizko iskanbilak sortzen zituzten, ondorioz, meza bitartean jokatzea debekatu zen. 1678.urtean amaitu zuten Oiartzungo udaletxearen eraikuntza. Euskal Herrian, joko hauekiko afizio ikaragarria zegoenez, garai hartako udaletxe guztien (baita Oiartzungoan ere) arkupe edo kontzejupean frontoiak eraiki zituzten udaletxearekin batera, eta Oiartzungoan, pasakan jolastu ahal izateko sarea helduko zuen gantxoa ere jarri zuten. 

XIX. mende hasieran iritsi zen latexa Ameriketatik Euskal Herrira, eta ondorioz, ordura arte kareaz eta antzeko materialez gogortzen ziren larruzko pilotak (bote gutxi zutenak eta airez jokatzea eragiten zutenak) alde batera utzi ziren. Latexa erabiltzearen ondorioz, pilotak bote handiagoa ematen zuen, beraz, errebotea indartu zen euskal pilotan. Berrehun urtez pasakan aritu ziren oiartzuarrak (1678tik XIX. mende bukaera arte gutxi gora-behera)  kontzejupean eta jende askok jokatzen zuenez, kanporaketak lau tantotara egiten zituzten. Gainera, udaletxeko arkupeen artean egurrezko gradak jarri izan dira zenbait garaitan. Latexa euskal pilotan sartu eta handik berrogeita hamar urtera, 1880 inguruan, paretaren(frontisaren) aurka jokatzen den esku pilota indartzen hasi zen, joko-zuzenetan aritu aurretik eskuak berotzeko modu gisa. 1936. urtea arte (Espainiako Gerra Zibila piztu zen arte) joko-zuzenek eta pasakak bizirik jarraitu zuten (bai Euskal Herrian eta baita Oiartzunen ere) eta esku pilotak fama hartu eta enpresak sortzen hasi ziren. Baina Gerra Zibilaren ondorioz, joko-zuzenen memoria historikoa ia guztiz galdu zen, beste jokamolde berriei lekua utziz. Gaur egun, Oiartzungo kontzejupean eskuzko eta pala-paletako jokamoldeek dute indar handiena, baina hala ere, galdutako joko-zuzenen memoria historikoa berreskuratzen saiatzen ari dira zenbait oiartzuar.
Udaletxea antzinan gradekin


Antzinako esku pilota partidua









Udaletxea gaur egun

10 comentarios:

  1. Lehenik eta behin, esan behar dut bloga oso ondo antolatuta dagoela. Informazioa azkar eta erraz aurki daiteke atalka banatuta dagoelako. Bigarrenik, atal bakoitzaren informazio ugari eta egokia dago, beraz, frontoia osotasunean ezagutu daiteke. Baliabide asko ere dira blogean agertzen direnak.
    Hizkuntzari dagokionez, nahiz eta akatsen bat egon eta esaldiak apur bat luzeak izan, erraz irakurtzen da .
    Azkenik, pertsonalki asko gustatu zait bloga eta oso bitxia iruditu zait. Bitxikeriaren atala berriz, uste dut oso ondo aukeratuta eta jarrita dagoela.
    Beraz, nire nota honakoa da: 9.5
    Urtzi Unanue Garcia, (1. mailako Euskara taldeko ikaslea)

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio irizpideak kontuan hartuz, ikus dezakegu blog honek akats ortografiko batzuk agertzen dituela. Hala ere, osotasunean irakurteko erreztasun ugari jarri dituzte. Baliabide tekniko(IKT) gutxi erabili dituzte baina agertzen den informazioa baliagarria da frontoia ezagutzeko. Bloga, ondo ordenatuta agertzen da eta erabilitako argazkiak aproposak dira, baina ez dute sarrera eta testuingurua bereizi.
    Hori esanda, nire nota 8.5 da.
    Borja Fernandez Cabello (1.mailako Euskarazko ikaslea)

    ResponderEliminar
  3. Buenos días desde Valencia,! Sinceramente me parece un blog muy bien organizado, en el cual las pestañas nos muestran la información clasificada de manera óptima. La información es interesante y muy bien complementada con fotos correspondidas y vídeos. Me parece muy acertada la localización del lugar para todo aquel que quiera acercarse a indagar por su cuenta. Quizás podríais haber introducido algún widget de ayuda a la parte derecha del blog, como el traductor, acceso a otros blogs o páginas similares.

    Me parece un blog sensacional, mi nota un 9.

    David Ulloa Martínez
    4ºA Universidad de Valencia

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. Hasteko egindako lana zoriontzeko da. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, bibliografian ageri den bezala. IKT erabili dituztela antzematen da. Hizkuntza aldetik ondo idatzita dago edonork uler dezakeena. Eta emandako informazio oso ondo ordenatuta dago blogaren barruan.
    Jokamoldea primeran azalduta dago. Bloga irakurrita Oiartzunera joanda jokatzen jakingo nuke eta hori inportanteena da. Gainera interesgarria iruditu zait kontatutako historia. Ondo bideratuta dago eta sinple, testuingurua ulertzeko.
    Pare bat gauza hobetuko nuke bloga hamarrekoa izateko. Alde batetik aipatutako jokaldi bereziak nola diren azalpenekin batera bideoren bat eskegitzea , hobeto ulertzeko. Eta bestetik talde lana sustatu duzuela ikusteko eta bertara bisitak egin dituzuela ikusteko, lehen esandako bideoetan jokalari bezala agertuz egin ahal duzue.

    Esandakoaren ondorioz nire nota 8,5 da.

    Aitor Pinedo Jauregi (2.E Euskara)

    ResponderEliminar
  6. Hasteko, esan nahi dut bloga irakurtzen hasi naizenean oso argi zegoela iruditu zaidala eta atalak ondo sailkatuta. Hainbat informazio iturri erabili dituzte. IKT ezberdinak erabili dituzte, eta horrek bloga aberasten du. Ez dira akats ortografiko nabarmenik antzematen, eta hori eskertzekoa da. Frontoia ezagutzen nuen baina gauza berri asko ikasi ditut. Informazioa oso aberatsa da eta gainera ondo antolatu dute. Hizkeraren aldetik, erraz ulertu daiteken bloga da.
    Talde lanaren ebidentzia gehiago falta direla esango nuke, baina orokorrean bloga osatuta dagoela iruditzen zait, zorionak!!

    Nire nota 9 da.

    Iker Cocho Pérez, 1.E euskara.

    ResponderEliminar
  7. Oiartzungo udaletxeari buruzko bloga eta bere egitura gustatu egin zait, azalpenak ondo emanda daudelako, eta informazioa erraz ulertzekoa da eta. Blogean edukiak ondo azalduak eta ordenatuak daude, eskatutako galderei ondo eta argi erantzunez irudien laguntzaz. IKT desberdinen erabilera ikusten da blog honetan, batez ere bideoak eta argazkiak. Taldeko lana erakusteko ez dira argazkiak edo bideoak ageri, baina blogaren osotasuna eta konplexutasuna ikusiz argi dago taldeko lana izan dela. Informazio-iturri desberdinak erabili egin dituzte, beste orrialdetarako estekak ipiniz eta hainbat elkarrizketa eginez. Hizkuntzaren aldetik ez ditut zailtasunik eduki, ez ditut akats ortografiko nabaririk aurkitu blogean zehar.
    Beraz, nire kalifikazioa 9.5ekoa izango da.
    LEIRE BERZOSA: EHU-ko 1.mailako euskarazko taldea

    ResponderEliminar
  8. Hasteko, oso ondo antolatuta dagoen bloga dela esan beharra daukat. Estekak erabiliz informazioa txukun eta modu ulergarri batean jarri dute. Ortografia akatsei dagokionez, baten bat badago baina ulermena zailtzen ez dutenez, gainetik pasa daitekeen akatsak direla uste dut.
    Informazio iturri asko ere erabili dituzte, bibliografian azaltzen duten bezala eta IKT-ak ere erabili dituzte, frontoia ezagutzeko bideo bat egin dute, blogean jarrritako informazioa ulerkorragoa egiteko argazkiak gaineratu dituzte…. Baina, eta ipinitako bideoak oso interesgarriak iruditu zaizkidala azpimarratuz, zuek landutako jokamoldearen bideoren bat faltan bota dut, eskuz banaka edo binaka txapelketa batena adibidez.
    Orokorrean blog honetan bildutako informazioa ona eta zehatza da. Joko egiturari, joko ekintzari eta testu inguruari dagokionez galdera guztiak oso ondo erantzunda daudela iruditzen zait bakarra izan ezik, irisgarritasunarena hain zuzen. Informazioa gehiago sakonduta faltan bota baitut atal honetan.
    Bukatzeko nahiz eta argazkirik ez egon eta ateratzen zareten bideorik ez izan lan taldean aritu zaretela nabaritzen da eta egindako lanarengatik zoriontzen dizuet mutilak.
    Besterik gabe, blog honi jartzen diodan nota 8,8 bat da.
    Titay Calvo Marquez, EHU-ko Jarduera fisiko eta kirolen zientzietako 1.mailako euskerako taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  9. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  10. Lehenik eta behin esan beharra dago blog hau garbi eta txukun egina dagoela, hau da, estekak erabili dituztuzue bloga antolatzeko eta horrek laguntza handia ematen du lana antolatua edukitzeko. Beste aldetik informazioa lortzeko bibliografian ikus dezakegun moduan mugitu egin zarete bai elkarrizka eginez, herriko jenderi agaletuz...
    Bideoak eta argazkiak asko lagundu didate informazioa hobeto ulertzeko eta frontoia nolakoa den.
    Egia esan informazio zehatza eta ona erakusten digun bloga da eta taldean egina dagela ikusten da nahiz eta haiek talde moduan argazkiren batean ez agertu.
    informazioa oso ulerkorra dela iruditzen zait, lan ona egin duzue Zorionak!
    honen ondorioz jatzen dizuedan nota 9 da.
    Izar Bedia, 1.maila euskarazko 1taldekoa

    ResponderEliminar