JOKALDIAK



         Oiartzungo kontzejupekoan, pilotalekuaren berezitasunak (ateak eta leihoak ezker paretan, kroskak, zutabeak,..) direla eta, beste inon egin ez daitezken jokaldiak egin daitezke. Jokaldi hauek burutzea pilotalekuak dituen ezaugarri berezi hauek aprobetxatzean datza. Jarraian erabilienak zeintzuk diren azaltzen dizuegu:




SAKEAN


  • Frontiseko kroska saihesten da, kroskari emanez gero pilotak norabidea galtzeko joera duelako. Batzuetan goraka ateratzen da eta besteetan berantz, hori dela eta erraza da pasa edo motz egitea.
  • Ezker paretan, ateetako bisagretan ematen saiatzen da. Bisagra hauek tamaina handikoak dira eta dezente daude. Forma irregularrekoak direnez oso zaila da pilotaren norabidea asmatzea.

  • Ezker paretako ondoko lurreko zulotxoa bilatzen da, honek ere eragin bera du aurkariarengan, ezjakintasuna.



PARTIDAN ZEHAR


  •   Metro eta erdiko errebotea gainditzen saiatzen da jokalaria.
  •  Errebote alboko irekigunetik botatzen saiatzen da jokalaria.
  • Ezker horma baliatuz bipareta egin pilota zutabeetara gerturatzeko.
  •  Eskuin aldeko koadro bateko pareta baliatu bipareta egiteko.
  • Frontisean dagoen kroska erabili.
  • Ezker hormako leihoak erabili.
  • Sabaiko zutabe horizontalak erabili, honela pilotak alderantzizko norabidea hartzen du. 
  •  Ezker paretako bisagrak ere aprobetxatu daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario