AURKITURIKO BITXIKERIAK ETA ANEKDOTAK

  • Oiartzungo herriko plazan (udaletxea dagoen plazan hain zuzen) eserita zeuden agure talde bati kontzejupean gertatutako bitxikeriaren bat ezagutzen zuten galdetu ostean, honako hau erantzun ziguten:
 1950eko hamarkada hasieran, Retegi deituriko mutil gazte batek bi pertsonari lehia bota zien bakoitzaren aurka pilota partidu bat jokatzeko, baina tamalez bi partiduak galdu zituen. Handik gutxira Retegik Frantziara ihes egin zuen, garai hartan soldaduska egitea nahitaezkoa baitzen Espainian. 1953-1954 urte inguruan itzuli behar izan zuen, eta Oiartzun inguruko kuartel batean egin zuen soldaduskaren zati bat. Frantzian (Iparraldean) egondako denboraldian esku pilotan asko hobetu zuen, hori dela eta lehen aipatutako bi pertsonei berriro bota zien lehia, baina oraingoan biak bere aurka jokatzeko. "Garai horietako bi behi handi" zeuden apustuan eta Retegik irabazi zituen.

  • Elkarrizketatu genuen Beñat Trigori ere galdetu genion kontzejupeko bitxikeriaren bati buruz. Bere erantzuna hau izan zen: Gaur egun, bereziki Oiartzungo jaietan (San Estebanetan), herriko gazteak, mozkortuta, goizeko lauak aldera esku pilotan aritzen direla ondo pasatzeko asmoarekin. Gainera, Beñaten bizipenei buruz esan beharra dago oiartzungo kontzejupeko eskuz binakako txapelketan finalera hiru aldiz iritsi dela eta hauetatik bat irabazi duela.
  • Joxe Mari Mitxelenak ere hitz egin zigun kontzejupean ikusi izan dituen bitxikeriei buruz: "Denetik ikusi izan dut hemen: bata eskuarekin eta bestea sagardo botilarekin; pala zartaginaren kontra; ezkerreko eskua lotuta duen aurkaria edota errebesez bakarrik eta hanka azpitik ematen diona...”. Honetaz gain, Joxe Mari Mitxelena eta Anton Mendizabalekin hitz egin genuenean esan ziguten txapelketa bateko partidu bat jokatzen ari direla, kanpora doan pilota batek despistatua dagoen ikusle bati ematen badio eta pilotak norabidez aldatu eta berriz ere zelaira sartzekotan, tantoa jarraitu behar dela. Are gehiago, egitan gertatu izan dela onartu ziguten biek.
  •             Ezker paretan, udaletxera sartzeko atea dagoenez, jendea sartu eta atera ibiltzen da astegunetan eta jendea eskupilotan jokatzen badabil, batzuetan, beste ate batetik pasatzeko esaten zaie, udaltzaingoarenetik hain zuzen. Honek, pilotaleku honetan modalitateak duen garrantzia erakusten digu.

4 comentarios:

  1. Blog hau irakurri ondoren, informazio guztia nahiko eskuragarri, txukun eta garbi dagoela iruditu zait. Horrekin batera, informazioa irakurri ondoren nabari da informazio iturri desberdinak erabili dituztela bibliografian aipatzen duten antzera.
    Teknologia iturri nagusia bideoa izanik, sarrerako bideoa ere nahiko ona dela uste dut.
    Blog honek eduki guztiei orokorrean erantzuten duela uste dut eta horretarako erabilitako hizkuntza garbia eta zuzena dela esango nuke.Bestalde zerbait esatekotan, orrialderen batean testuan zehar argazkiren batek irakurketa arinagoa egingo lukeela uste dut, baina orokorrean oso ondo dago.
    Azken nota: 8.5
    Lucia Elizondo Alza 1.maila 1.E

    ResponderEliminar
  2. Bloga orokorrean oso ondo antolatuta dagoela uste dut, ataletan zatituta dagoelako, hau da, atal bakoitza orri batean dagoelako, eta horrela, bakoitzak irakurri nahi duen atala edo interesatzen zaion atala soilik irakurri dezakeelako. Bibliografia ikusi ondoren jakin dezakegu, informazio iturri ugari erabili dutela, gainera, mugitu egin dira ere, hainbat elkarrizketa egin dituztelako. Bideoen eta argazkien erabilerak esaten digu, teknologia berriei zatitxo bat zuzendu diétela lan honetan. Azkenik aipatzekoa da, eduki guztiei erantzun dietela, idazkera onean eta akatsik gabe.
    Azken nota: 9
    Julen Garcia Pedron 1.maila, 1.E

    ResponderEliminar
  3. Talde honek lan polita egin dutela uste dut. Bloga nahiko ondo ordenaturik dago eta informazioaren eskuragarritasuna ona da, atal diferenteetan azaldurik bait dago. Informazio iturri asko erabili dituzte ikus daitekeen moduan, interneten topatutakoa edota bertara egindako bisitetan lortutakoa. Informazio gehigarriak erabili dituzte bitxikeria atalean, eta hau benetan interesgarria iruditu zait, IKT-ren erabilera oso ona izan den arren, joko egituran bideoren bat faltan bota dut. Hala ere, argazki, bideo eta grafikoen erabilera oso ona izan da. Euskararen erabilpena oso ona izan da eta ez dut akats ortografikori topatu. Zorionak!
    Nire nota: 9
    Ander Borda, euskara taldeko 1E taldea

    ResponderEliminar
  4. Pilotaleku berezi honi buruzko blog hau oso ongi landuta dago. Antolaketa argia eta erabilerraza. Era interesgarria eta aberatsean landuta dago. IKT aukera desberdinekin aberastuta, argi eta ulergarri idatzita dago eta ez du ortografia akatsik. Kontzejupe bikain bati buruzko blog bikaina. Nire kalifikazioa: 9.8

    Urtzi Aizpuru Giraldo, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako 1E taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar