PILOTA ESKUZ

Oiartzungo kontzejupeko pilotalekuaren dimentsioei dagokionez, 20 metro luze eta 10 metro zabal ditu, honek tamaina txikikoa dela erakusten digu, pilotaleku normal baten 6 koadroko luzera gutxi gora behera.
Oiartzunen, Euskal Pilotaren arloan hiru modalitate jokatzen dira nagusiki: pilota eskuz, pasaka eta pala teniseko pilotarekin. Guk, aldiz, pilota eskuz modalitatea besterik ez dugu landu eta jarraian modalitate honi buruzko berezitasunak ikusi ahal izango dituzue.

FRONTOIAREN BEREZITASUNAK 

  • Frontoi normal bat baino motzagoa da, frontoi baten sei koadro izango zirenak.
  • Frontoiaren eskuinean zutabeak daude.
  • Eskuin aldean ere, frontisarekin batera koadro bateko pareta dago, horrek eskuin bipareta egiteko aukera ematen du.
  •  Ezker-paretan leihoak eta udaletxeko sarrera daude.
  •  Udaletxeko sarrera ondoan, lurrean,  zulotxo bat dago.  Sarrerako atean bi bisagra daude, alde banatan.
  • Sabaia zutabe horizontalez osaturik dago, elkarren artean tartea utziz. Bertan foku batzuk ere badaude, gauetan argitzeko.
  • Partiduak daudenean eskuineko zutabeen artean burdinazko barra bat jartzen da ikusleak pasa ez daitezen.
  • Frontoiaren atzealdean zutabe bat, metro eta erdiko errebotea eta hutsunea dago, bertatik errez atera daiteke pilota. Erreboteko pareta txikiaren gainean ere, irekigune handia dago.  
  • Frontisean ere kroska bat dago. 

Errebotea, Errebote gaineko sakonunea eta alboko irekigunea

Pilotalekuko lehioak
Lehiaketetan jartzen den barra metalikoa. Beran, ateetako bisagrak eta kroska.





Pilotalekuko sabaia

JOKO ARAUDIA
  • Pilotak frontisean eman, lurrean bote egin eta zutabea ukitzen badu ona izango da.
  • Pilota bote ostean zutabea ukitu eta aurkaria frontisera bideratzeko gai bada balezkoa izango da.
  • Pilotak frontisean eman eta gero leihoetan sartzen bada edota sabaia ukitzen badu, balezkoa izango da.
  • Partiduetan zutabeetan jartzen den barra metalikoa pilotak ukitzen badu, balezkoa ere izango da.
  • Sakea 3.koadrotik 3.koadrora egingo da. 3.koadroa igarotzen ez bada, motz izango da, aurkariarentzako tantoa. Pasa, aldiz, 5.koadroa izango da, hau ematean sakatzaileak beste aukera bat izango du.
  •  Jokoan, sake alde batera utziz, errebotean ematen badu ona izango da. Errebote gaineko sakonunetik edota errebote eskuineko sakonunetik joaten bada ona izango da eta normalean tanto zuzenean.

ERLAZIO MODUA
  • Kolpea

DUELU MOTA
  • Banaka (1x1)
  • Binaka (2x2)

Antzinako kokapena
 SAKE ERRESTO KOKAPENA
  • Banakako kopapena
  • Binakako kokapena






MATERIALAK
  • Pilotak: nahiz eta pilotaleku hau ohikoak baino txikiagoa eta desberdinagoa izan, jokorako erabiltzen diren pilotak berdinak edo antzekoak dira. Bi pilota ez dira inoiz berdinak izango, bereziki, eskuz egiten direlako. Ondorioz, kategoria berdinean erabiltzen diren pilotak ez dira berdinak izango, motelagoak, biziagoak, … izango dira. Oiartzungo kontzejupean jolasteko,  pilota motelagoak aukeratu ohi dira.                 Pilota motei dagokionez, hainbat motatakoak aurki ditzakegu:
                Ø  Iniziazio edo hastapeneko pilotak: pilota hauen artean ere sailkapena 
                     adinaren arabera egiten da. Adina areagotzen doan heinean, pilotaren pisua eta 
                     tamaina proportzionalki handitzen da. 6-10, 11-15 eta 16 urtetik aurreragoko   
                     pilotak desberdintzen dira.

    Ø  Pilota goxua: pilota hauetan ere beste barne sailkapen bat egiten da. Sailkapen hau egiteko adina erabiltzen da ere, eta noski, pilotaren tamaina eta pisua adinarekin batera areagotzen joaten da. Hauetan ere 6-10, 11-15 eta 16 urtetik aurreragokoak desberdintzen dira.

    Ø  Pilota mixtoa:pilota goxua baina pisutsuagoak eta konpaktuagoak izan ohi dira. Mixtoen artean ere adin sailkapena egiten da eta aurrekoetan erabiltzen den sailkapenaren berdina da.

    Ø  Tokeko pilota: pilota mixtoak baino pisu gehiago dute eta oaraindik ere konpaktuagoak dira. Pilota mota hau, besteak ez bezala, kategoriaka sailkatzen da: infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak.


       +Piloten materialak: nukleoa gomazko pilota izango da, ondoren latex-a erabiltzen da hau inguratzeko. Geroago artile eta kotoizko haria aplikatzen zaio. Azkenik ahuntz azala erabiltzen da pilota guztiz amaitzeko. Pilota goxuetan kantitate gehiago aplikatzen zaio pilotari. Pilota mixto eta tokezkoetan erabiltzen diren materialak berdinak dira. Aldatzen den bakarra nukleoa da, ez da goma erabiltzen. Hiru material erabili hoi dira: nylon, plastikoa eta egurra(ezpela). Material hauen inguruan beste kapan jartzen dira, jartzen den material kopuruaren arabera pilota gogorragoa edo bigunagoa izango da.

  • Takoak: normalean jubeniletan baino ez dira erabiltzen. Takoen ordez esparatrapua erabiltzen da askotan, takoen erabilerak pilotarekiko kontrola galtzea suposatzen baitu. Takoak jartzerakoan, hiru zatitan banatzen dira, alde batetik zati horizontal bat hatzen azpian, kailuak ateratzen diren lekuan, eta bestetik, honen azpian bi karratu. Normalean bi kapako takoak egiten dira, baina hemen kapa bakarrekoak nahikoak izaten dira. 
    Takoak egiteko materialak: “moko berdea” (pegapalo antzekoa), esparatrapua eta PVC espumazko zinta.


    Takoak jartzeko era orokorra
     


















  •  Janzkera eta oinetakoak: erabiltzen den janzkera ohikoa da, galtza eta kamiseta zuriak hain zuzen ere, bestalde, gerriko urdina eta gorria. Oinetakoei dagokionez, "deportibak" erabiltzen dira batez ere, ez baitu zentzu handirik pilotarako erabiltzen diren oinetakoak erabiltzea nahiz eta bakoitzaren erabakiaren menpe egon.



 TXAPELKETAK

  • Federatuen txapelketarik ez da jokatzen.

  • San Estebetako txapelketan (herriko jaietan) herritarrek bakarrik parte har dezakete. Eskupilotako eta palako txapelketa egiten da, bai banakakoa eta bai binakakoa. Esku pilotako txapelketan neskak eta mutilak batera aritzen dira, palan berriz mutilen kategoria eta nesken kategoria bereizten dira.

  • Eskupilotako kategoriak hauek dira: pre-benjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak.

  • Puntuazio sistema:  kategoriaren arabera puntuaketa aldatzen da.  16, 18 eta 22 tantora. Bakarkako txapelketetan, aldiz, 18 tantotara normalean.

PARTAIDEAK
  • Herriko jendeak jolasten du batez ere eta gehienbat mutilak.
  • Pilotari ezagunak, festetan erakustaldiak egitera, Mikel Goñi adibidez.

>Pilotalekuan jokatu daitezkeen orduei buruz, ez daude orduak finkatuta. Egia da, udaletxea irekita dagoen bitartean ez direla txapelketarik jokatzen. Bestalde, inorri ez oztopatzean, jokatu ahal da.

>Guk, nahiz eta eskuz modalitatea besterik ez dugun aztertu, pasaka eskuz jokatzen dela ere ikertu dugu. Arauak, pasakaren berberak dira. Jarraian ikusteko aukera duzue:





No hay comentarios:

Publicar un comentario